miércoles, 30 de noviembre de 2016

PRAKTIKETATIK BUELTAN:

Hilabete batez praktiketan egon ondoren, unibertsitatera eta hortaz IKT-ko klaseetara bueltatu gara.
Saioaren hasieran, praktikaldiaren inguruan hitz egin dugu, hala nola:
- Praktiketako egonaldia, positiboa edo negatiboa?
- Unibertsitatean ikasitakoa eta eskoletan ikusitakoa konparagarria?
- Zerbait faltan bota dugu?
- IKT-ak praktiketan?
Hausnarketarekin bukatzerakoan zenbait ondorio atera ditugu: askotariko ikuspuntuak eduki ditugu gelan, batzuk onak eta beste batzuk ez hain onak baina jasotako informazio guztia oso baliogarria dela iruditzen zait, gainera hau guztiaz jarduteko denbora eduki dugu eta irakasleak bere iritzi pertsonala eman digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario