miércoles, 30 de noviembre de 2016


AMARA-BERRI:

(Irakaslearen aurkezpena)




Gaurko saioan, Amara-Berri ikastolako irakasle bat etorri zaigu hitzaldi bat ematera. Ikastola eredu eta aipagarri honen inguruko informazioa eskaintzea etorri da. Hitzaldi interesgarri eta funtzionala benetan. Hona emen Ikastolari buruzko zenbait informazio:

35 urte baino gehiagoko ibilbidea badu ere, berritzaile eta eredugarri izaten jarraitzen du Amara Berrikosistema hezitzaileak, 1979an Loli Anaut buru zuen irakasle-taldeak sortutako hezkuntza-egitasmo eraldatzaileak hain zuzen. Une honetan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 19 ikastetxeetan dago martxan. Adin-nahasketa, bizitza erreala oinarri duten testuinguruak, haurren interesen araberako ekintzak eta maila ezberdinetan lan egiteko aukera ematen duten jardueran dira, besteak bese, Amara Berri hezkuntza-ereduaren arrakastaren gakoak.

Testuinguru sozialen, egonkorren eta osagarrien bidez programatzen da; hau da, joku-jardueren bidez, non arloak elkarrekin erlazionatzen diren, arlo bat nagusitu arren. Ingurune erreala, fisikoa, egoerazkoa, bizitzazkoa eta harremanezkoa da. Testuinguru horietan ikasleei biiztzeko eta izateko aukera ematen dieten bizi-egoerak sortzen dira, eta bizi dutelako ikasten dute.

Printzipio-Metodologikoak:
  • Indibidualizazioa.
  • Sozializazioa.
  • Aktibitatea
  • Sormena
  • Askatasuna
  • Globalizazioa
  • Normalizazioa
Ezaugarri-Metodologikoak:
  • Jolasa: Testuinguruaren oinarria eta muina.
  • Adin desberdinekoak nahastea: Zikloka funtzionatzen dute, hau da,  LH1 eta LH2, LH3 eta LH4, LH5 eta LH6
  • Jarduera guztiek zertarako bat: Epartamentutik kanpo dauden testinguruetan: Irrati, Prentsa, Telebista, Internet, Erakusketa eta Ikuskizunetan.
Amara Berriko profesionalentzat funtsezkoa da haurren ikaskuntza esanguratsua izatea eta egiten duten guztia zertarako bat izatea. Hau da, egiten dituzten lanei irteera ematea. Horretarako komunikabideen departamentua daukate: Haiek sortutako telebista, irratia, prensa eta webgunea.

Gela bakoitzeko bi ikasle komunikabideen sailera joaten dira eta bi egun oso han igarotzen dituzte dagokien lanean: zer kontatu, nola egituratu, zein grabazio egin..Ikasturtean zehar ikasle bakoitza behin eta berriz igarotzen da departamento horretatik, guztira 12 egun bertan eginez.











No hay comentarios:

Publicar un comentario