miércoles, 30 de noviembre de 2016



BRETXA DIGITALA:
(Hirugarren aurkezpena)
Gaurko saioan, hirugarren taldearen aurkezpena izan dugu. Hauen gai nagusia: Bretxa Digitala izan da.


Hasieran, teknologia berriak aipatu dituzte sarrera moduan, ondoren, bretxa digitalean finkatu dira: Bretxa digitala bezala ezagutzen den fenomenoak Internet erabiltzen duten eta erabiltzen ez duten pertsonen eta herrialdeen artean dagoen ezberdintasun sozioekonomikoari egiten dio erreferentzia. Informazio eta Telekomunikazio Teknologia berrien erabilera (ordenagailu pertsonala, telefono mugikorrak, banda zabala, eta abar) ere zaku berean sar genitzake.

Azkenik, generoaren inguruko bretxa digitalari buruz hitz egin dute eta honetan zenbait puntu indartu dituzte; sartze aukera, erabilpena, erabilpen mota...


Presentazioa edo aurkezpena orokorrean gustoko izan dut. Ondo egin dituzten gauzen artean: beraien arteko interakzio onda, bata besteari sarrera emanez, informazio guztia beraien hitzetan azaldu... Bestetik, hobetzeko gauzak ere izan dituzte: azalpena emateko erabili duten programan hitz gehiegi, paperaren erabilera eta abar.


https://www.youtube.com/watch?v=mVfrdcX9rXE Bretxa Digitalari buruzko bideo interesgarri bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario