miércoles, 30 de noviembre de 2016

HAUSNARKETA:

IKT arloa izan dugu bigarren mailako lehen lauhileko honetan. Hasiera batean ez zidan ilusio berezirik egiten hau eman beharra, klase guztiz teorikoak izango zirela eta ez nuela ezer onik aterako uste bainuen. Gainera, haurrekin ibiltzeko orduan, ez nintzen informatika edo makina digitalak erabiltzearen aldekoa eta hare gutxiago hezkuntza munduan. Haurrak oso gazte ikusten nituen jakintza informatiko eta digital guzti hauek lortzeko, nahiko tradizionala bainintzen arlo honetan; paperaren aldekoa hain zuzen ere.

Klaseekin hasi orduko, konturatu nintzen guztiz oker nengoela. Klaseak guztiz praktikoak izan dira: aurkezpen ugari, talde lanak, blog honen sortzea eta osatzea...Oso gustora egin dut lan metodología hau erabiliz, non gure partaidetza bultzatu den uneoro, elkarlana jarduera guztien muina zen, eta ikasten genituen jarduera teoriko guztiak praktikara eramateko aukera izan dugun, (blog honen bitartez batez ere).Ikasgaiaren muin nagusiak aurkezpenak eta bloga izatea, oso interesgarria iruditu zait, IKT-en erabilpena egitera behartu digutelako, ikasitakoari irteera bat emanez.

Besteetik, IKTak ikastolan erabiltzearen iritzia guztiz aldatu dut lau hilabete hauek pasa ondoren. Ondo erabili ezkero, oso erabilgarriak, lagungarriak eta praktikoak izan daitezkeela konturatu naiz. Ikaskuntza-Irakaskuntza prozesua hobetzen dute, bai irakasleari baita ikasleari ere aukera anitzagoa emanez, beti ere erabilera egokia eginez noski.

Amaitzeko, oso gustora egon naiz ikasgai honetan lehen aipatutako metodologiaren ondorioz, ikaskide guztien giro onaren ondorioz eta baita irakaslearen jarrera paregabearen ondorioz ere.




No hay comentarios:

Publicar un comentario