sábado, 14 de enero de 2017

MUSIKATE:
Magisteritzako fakultatera, Lehen Hezkuntzako ikasleak ekarri zituzten. GA1 eko ikasleek, haurrekin burutuko zuten ekintza bat sortu behar zuten, non musika eta emozioak izango ziren lanaren ardatza. Guk, GA2koek berriz, talde bat (emozio bat) aukeratu behar genuen, eta IKTaz baliatuz, ekintza grabatu behera genuen, ondoren bideo moduko bat sortzeko. Hau izan da azken emaitza:

miércoles, 30 de noviembre de 2016

HAUSNARKETA:

IKT arloa izan dugu bigarren mailako lehen lauhileko honetan. Hasiera batean ez zidan ilusio berezirik egiten hau eman beharra, klase guztiz teorikoak izango zirela eta ez nuela ezer onik aterako uste bainuen. Gainera, haurrekin ibiltzeko orduan, ez nintzen informatika edo makina digitalak erabiltzearen aldekoa eta hare gutxiago hezkuntza munduan. Haurrak oso gazte ikusten nituen jakintza informatiko eta digital guzti hauek lortzeko, nahiko tradizionala bainintzen arlo honetan; paperaren aldekoa hain zuzen ere.

Klaseekin hasi orduko, konturatu nintzen guztiz oker nengoela. Klaseak guztiz praktikoak izan dira: aurkezpen ugari, talde lanak, blog honen sortzea eta osatzea...Oso gustora egin dut lan metodología hau erabiliz, non gure partaidetza bultzatu den uneoro, elkarlana jarduera guztien muina zen, eta ikasten genituen jarduera teoriko guztiak praktikara eramateko aukera izan dugun, (blog honen bitartez batez ere).Ikasgaiaren muin nagusiak aurkezpenak eta bloga izatea, oso interesgarria iruditu zait, IKT-en erabilpena egitera behartu digutelako, ikasitakoari irteera bat emanez.

Besteetik, IKTak ikastolan erabiltzearen iritzia guztiz aldatu dut lau hilabete hauek pasa ondoren. Ondo erabili ezkero, oso erabilgarriak, lagungarriak eta praktikoak izan daitezkeela konturatu naiz. Ikaskuntza-Irakaskuntza prozesua hobetzen dute, bai irakasleari baita ikasleari ere aukera anitzagoa emanez, beti ere erabilera egokia eginez noski.

Amaitzeko, oso gustora egon naiz ikasgai honetan lehen aipatutako metodologiaren ondorioz, ikaskide guztien giro onaren ondorioz eta baita irakaslearen jarrera paregabearen ondorioz ere.




AZTERKETA EREDUA:

IKT arloaren azken saio honetan, non joatea ezinezkoa egin zaiten arazo pertsonal batzuen ondorioz, azterketaren nondik-norakoa landu dute. Irakasleak, zenbait irudi, (azpian ipini ditudanak besteak beste), bidali ditu gure korreoetara.

Azterketaren egin beharra eta helburua hau izango da: Irudia behatuz, ikusten dugunare deskribapen bat egin beharko dugu; aita bere semearekin logelan...adibidez, Ondoren, kurtso osoan emandako teoriarekin elkartu edo konparatu beharko dugu irudia; Web 2.0-ren informazioarekin batez ere:  teknologia berria ez da modu egoki batean erabiltzen, ez duelako bere funtzioa guztiz betetzen., eredu tradizionala erabiltzen jarraitzen baitu...adibidez.











PRAKTIKETATIK BUELTAN:

Hilabete batez praktiketan egon ondoren, unibertsitatera eta hortaz IKT-ko klaseetara bueltatu gara.
Saioaren hasieran, praktikaldiaren inguruan hitz egin dugu, hala nola:
- Praktiketako egonaldia, positiboa edo negatiboa?
- Unibertsitatean ikasitakoa eta eskoletan ikusitakoa konparagarria?
- Zerbait faltan bota dugu?
- IKT-ak praktiketan?
Hausnarketarekin bukatzerakoan zenbait ondorio atera ditugu: askotariko ikuspuntuak eduki ditugu gelan, batzuk onak eta beste batzuk ez hain onak baina jasotako informazio guztia oso baliogarria dela iruditzen zait, gainera hau guztiaz jarduteko denbora eduki dugu eta irakasleak bere iritzi pertsonala eman digu.
IRAKASLEAREN GAITASUN DIGITALA:
(Irakaslearen aurkezpena)

Gaurgo Saioa, Areto Nagusian eman dugu, non , Ordiziako Jose Mari de Juan Fonsecak, Ordiziako Berritzaguneko IKT-ren aholkulariak, irakasleen gaitasun digitalari buruz hitz egin digu. Gai honen inguruko bere IKTko ibilbidea eta irakasleen gaur egungo egoera azaldu digu Honekin batera, ikasleen (gure) gaitasun digitalak aipatu zituen eta baita zenbait tresna aurkeztu eta proposatu ere; gure trebetasunak hobetu dadin.
PRAKTIKA ONA:

Gaurko egunean praktika on baten inguruko azalpena eman digu irakasleak, eta hortaz, ez dugu talde azalpenik izan. Praktika onak zer dira? Hezkuntzako parte hartzea zein irakaskuntzarako garapena errazten dutenak. Parte hartze horrek, lehenago erabakitako objetiboak edo helburuak bete behar ditu.

IKT ERABILPEN ONA:
(Laugarren aurkezpena)

Gaur gure aurkezpen eguna izan da. IKT-ren erabilpen ona izan da gure gaia. Hobetzeko gauzak: Gure hitzetan azaldu ez izana, Adibide gutxiegi jarri edo aipatu ditugu, azalpenean testu gehiegi.
Hona emen gure aurkezpena:https://prezi.com/bxm_8roeskbl/iktren-erabilpen-ona/